GILBERT LEGRAND
Gilbert Legrand artistak etxeko tresna arruntak arte bilakatzen ditu. Ea asmatzen duzun arte-lan bakoitzaren atzean ze tresna dagoen!
Gehiago ikusi nahi baduzu klik egin ondorengo loturan
FRUITUEN KOLOREAK
Koloreak lantzeko oso ezagunak zaizkigun fruituak aukeratu ditut. Fruituak azaltzen diren argazki ezberdinak bildu ditut gero ikasleak marraztu eta margotu ditzaten. Oinarrizko koloreak eta hauen nahasketak aurkitu ditzakegu argazki hauetan.
Emily Blincoe argazkilariarenak dira.
Emily Blincoe argazkilariarenak dira.
PARALELAK ETA PERPENDIKULARRAK
Aurreko ebaluazioan LERROA landu dugu; lerro mota ezberdinak daude eta horietako bat lerro zuzena da. Lerro zuzenak beraien artean elkartzen direnean paralelak, perpendikularrak...sortzen dituzte. Horiek marrazteko ESKUAIRA eta KARTABOIA erabiltzen dira. Ondorengo aurkezpenean tresna horiek nola erabili esplikatzen da.
Youtubeko bideo honetan ere tresna horien erabilera ikus dezakezue.
Youtubeko bideo honetan ere tresna horien erabilera ikus dezakezue.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)